jueves, 15 de diciembre de 2011

Kolektiba

Kolektiba eguneko atal garrantzitsuenetakoa da; ikasle guztiek batera parte hartzen duten unea da eta egunero errepikatzen dena.
Kolektibaren barruan sartzen edo egiten dituzten ekintzak honakoak dira:
  • Arduraduna zein den ikusi.
  • Arduradunak bere lanak egin (zerrenda pasa, zein eguraldi dagoen esan, jangelako menua, gailetak banatu, txokoetara joateko agindua eman...).
  • Ikasleak U forman jarritako zeloaren barnean eseri eta irakasleak ikasleek ekarritako jostailuak erakusten ditu eta komentatu egiten dituzte (ze koloretakoa den, zertarako den, norena den...).
  • Ipuinen bat irakurri.
  • Olerkiak, kantak.
  • Entzuketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario