lunes, 19 de diciembre de 2011

Kolektiba

Kolektibari buruz ia egunero hitz egin dut, izan ere, ekintza hau da egunero errepikatzen dena eta errutina bat markatzen duena.
Egunero haurretako bat eguneko arduraduna izaten da eta arduraduna zerrenda baten arabera joaten dira izendatzen. Egunen batean arduraduna izatea tokatzen zaion haurra gelara etortzen ez bada, zerrenda hurrengo denak betetzen du lan hori eta gaixo zegoen haurra gelara bueltatzean, horrek egiten du arduradunaren lana. Honekin garbi ikusten da, arduradunaren figurak garrantzia handia duela ikasgelan.
Arduradunak bere izenaren ondoan gometxa bat jarri ostean, eszenatoki gainean eseri eta zerrenda pasatzen hasten da. Zerrenda pasatu ondoren, gelan daudenak eta ez daudenak zenbatu eta kartulina batean itsasten ditu zenbakiak. Zer eguraldi eta bazkaltzeko menua ere jartzen ditu aipatutako kartulina horietako batean. Lan horiek egin ostean, haur guztiak U forman jarritako eremuaren barnean eseri eta irakasleak normalean ipuin bat kontatzen die, tarteka olerkiak eta kantak ere abesten dituzte. Goizeko kolektibari txokoetara joateko aginduarekin ematen diote amaiera.
Arratsaldeko kolektiban, entzuketak egiten dituzte batzuetan, hau da, lurrean eserita jarri eta cd-ak esaten duena errepikatzen dute. Entzuketari amaiera emateko, ipuin bat entzuten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario