jueves, 15 de diciembre de 2011

Bola gela

Bola gela ere egunerokoren batean edo bestean aipatu izan dut, baina atal honetan gehiago zehaztu nahiko nuke.
Bola gela eta psikomotrizitatea gela oso antzekoak dira, materiala antzekoa da, etab. Ezberdintasun nabarmena da, psikomotrizitateko gela 3 urtetik aurreko haurrentzako prestatua dagoela, espalderak, koltxoneta handiak, saltoak egiteko barrak... dituelako. Bola gela, berriz, 2 urteko haurrentzako egokitua dago; bolaz betetako pistina, txirristara txiki bat... hortik dator gelaren izena.
Gela honetara bi urteko haurrak joaten dira goizero eta eguraldi txarra dagoenean ere, atarira atera ordez bola gelara igotzen dira. Baliabide hau aprobetxatzeko asmoarekin eta kontuan hartuta hiru urtekoek psikomotrizitateako saio bakarra izaten dutela astean, bola gelara joaten dira astean behin.
Bola gelako dinamika psikomotrizitatekoaren antzekoa da, baina badaude ezberdintasun batzuk. Bola gelan, esaterako ez dago hasierako hormarik, ezta telarik ere eta saioaren amaieran bideo zati bat ikusten dute. Psikomotrizitatean aldiz, ipuina irakurtzen die irakasleak.
Astean ordu betez joaten direnez, haurrak oso gustura ibiltzen dira jolasean gela honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario