jueves, 15 de diciembre de 2011

Urtebetetzeak

Atal honetan, haurren urtebetetzeak nola ospatzen zituzten azaldu nahiko nuke. Eguneroko batean aipatu nuen, baina zehatzago azaltzea gustatuko litzaidake.
Nire praktiketako egonaldian, bi urtebetetze egun bizitzea egokitu zitzaidan. 3 urteko haurren batek urteak egiten dituenean, hiru geletako haur guztiak, urteak bete dituen haur horren gelan elkartzen dira atariara jaitsi aurretik, hau da, 10:30etan. Haurrak ogi barra batzuk eta txokolate tabletak ekartzen ditu, irakasleek bokadilotxo txiki batzuk prestatzen dituzte eta haur horrek banatzen die bere lagunei. Ondoren, denek abestu egiten diote eta plastilinazko tarta bateko kandelak itzaltzen ditu haurrak.
Urteak ospatzeko modu hau, guk txikitan egiten genuenaren oso ezberdina da. Guk arratsaldeetan, eskolatik irten aurreko unean egiten genuen ospakizuna eta bokadiloaz gain goxokiren bat edo beste ere eramaten genuen. Egia da, gu bederatzi bakarrik ginela eta ezberdina dela 60 haurrentzako edo bederatzirentzako eramatea. Nik pentsatzen nuen, gelakideen artean soilik ospatuko zituztela urteak. Ogia eta txokolatea soilik eramatearen arrazoia,  eskola gehienetan goxokiak eramatea debekatu izana da eta horrek ere harritu ninduen. Hala ere, Urdanetan erabiltzen duten sistema egokia iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario