Asteko azken eguna kolektibarekin hasi dugu. Gaurko arduraduna, protagonismoa bilatzea gustatzen zaion haur hori izan da. Irakaslearen laguntzarekin, baina bere lana ongi bete du. Kolektibaren ondoren, irakasleak ikasleen laguntzarekin Txanagorritxuren ipuina kontatu du. Ondoren asmakizun bat kontatu du irakasleak: "aurpegiaren erdian dago, luzea da eta bi zulo ditu" haurrek segituan asmatu dute. Asmakizunaren ostean, abesti ezberdinen horriak atera (abestien atalean daude abesti horiek) eta haur batzuek abesti horietako bat aukeratu eta abestu egin dugu.
Txokoen garaia heltzean, txokoetan ibili, dena txukun utzi eta gaileta jan ostean atarira jaitsi gara. Ataritik bueltan, abestu eta bazkaltzera!
Arratsaldean, praktiketako beste laguna eta biok 5 urtekoen irakaslearekin IKTari buruz hitz egitera joan gara (IKTari buruzko azalpenak aurrerago emango ditut). Ondoren, bideoa ikusi behar genuenez bideo gelara joan naiz eta Pirritx eta Porrotxen DVD bat ikusten ari ziren haurrak. Bideoaren ordua amaitzean, atarira jaitsi gara. Ataritik igotzean, mantalak hartu eta asteburua iritsi da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario