jueves, 3 de noviembre de 2011

Osteguna

Beti bezala eguna kolektibarekin hasi dugu. Gaurko arduraduna, atzo, gertaera berezietan aipatu nuen haurra da. Hasieran kostatu zaio hitz egitea, baina hitzen bat edo beste egin du azkenean irakaslearen laguntzarekin. Kolektibaren ondoren, irakasleak puntzoia zer den, zertarako balio duen eta nola erabiltzen den erakutsi die haurrei. Laster, marrazketa txokoan puntzoiak jarriko dituelako.
Ondoren, haurrek ekarritako jostailuak ikusi, haurretako batek txanagorritxuren ipuina kontatu du eta txokoetan ibili dira. Txokoen ostean, atarira eta ataritik bueltan bazkaltzera!
Gelan haur nigeriar bat dago, aurten etorri dena ikastolara. Haur honi izugarri kostatzen zaio gelako erritmoa mantentzea eta eserita geldi egotea. Gainera nahiko burugogorra da eta izugarrizko indarra dauka. Gaur nahiko egun txarra eduki du, izan ere, goizetik irakasleari jaramonik egin gabe ibili da eta esertzeko esatean negar eta negar egiten zuen. Protagonismoa izatea gustatzen zaio haur honi eta egia esan beste haurrek ez diote jaramon handirik egiten protagonismo hori bilatzen duenean. Ea arratsaldean lasaiago etortzen den!
Arratsaldean, ipuin bat irakurri du irakasleak eta abesti pare bat kantatu ondoren "bola gelara" joan gara jolastera. "Bola gelara" igo aurretik, ondoko gelako irakasleak komonera joan behar zuela eta bere gelara joan naiz momentutxo batean bertako haurrekin egotera.
"Bola gelan" jolastu ostean, bideo bat ikusi eta behera jaitsi gara. Goizean aipatu dudan haur hori arratsaldean ere nahiko mugituta ibili da. Besterik gabe, gaurko eguna bukatu da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario