Inoiz ez dut aipatu, baina bada gelan haur bat beti ixil ixilik egoten dena eta jolas orduan ere iskina batean jarri eta bakarrik egoten dena. Lehenengo egunetik jabetu nintzen haur honen portaera bereziarekin eta irakasleari galdetu nion ea beti horrela jokatzen zuen edo egun horretako istoria ote zen. Irakasleak azaldu zidan beti horrela egoten zela eta amarekin ere hitz egin zuela etxean horrela jokatzen ote zuen jakiteko. Amak esan omen zion etxean ixildu ere ez zela egiten eta eskolan ikasitako abesti eta ipuinak ere kontatzen zituela. Hau entzutean irakaslea harrituta geratu zen, izan ere, gelan hitz erdirik ere ez baitu esaten. Hala ere, etxean abesten eta ipuinak kontatzen baditu, gelan erne egoten den seinale eta gauzak barneratzen dituela esan nahi du.
Nik 5 egun daramatzat eskolan eta sekula ez dut hitz egiten entzun, gaur 5. eguna eta lehendabiziko aldiz, hitz bat esaten entzun dut. Beste haurrak ere harritu egin dira eta "Juanitak hitz egin du!" esan dute.
Haur honen kasua nahiko berezia iruditu zait eta horregatik aipatu nahi izan dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario