miércoles, 2 de noviembre de 2011

Lau eguneko oporralditxoaren ondoren, berriro bueltan!

Gaur, asteazkena, eguna betiko moduan hasi dugu. Kolektiba egin, haurrek ekarritako jostailuak aztertu eta txokoetan ibili dira. Jostailuak aztertzeko garaian, haur batek abesten zuen ipuin bat ekarri du eta haurrak izugarri gustura egon dira ipuinari begira.
Txokoak amaitzean, gure gelako baten urtebetetzea zen gaur eta 3 urteko haur guztiak elkartu dira gure gelan. Txokolatea eta ogia jan eta atarira irten gara. Ataritik bueltan, cd bat jarri eta abestu egin dugu.
Gaur garrantzia berezia eman nahiko nioken gertaera bat gertatu da, beraz gertaera berezien atalean azalduko dut.
Arratsaldean, lehenengo entzuketak egin dituzte. Ondoren, haur bakoitzak egindako marrazkiak banatu ditugu irakasleak eta biok eta bakoitzak karpeta batean sartu ditu. Hemendik aurrera egiten dituzten marrazki guztiak karpeta horietan sartuko dituzte. Karpetak utzi ostean, txokoetan ibili eta atarira jaitsi gara.
Atariko garaian, IKTko arduradura etorri da beste eraikuntzatik geurera eta zenbait galdera egiteko aprobetxatu dugu. Oraindik ez gara nahi adina informatu, beraz informazio osoa jasotzean, azalduko dut blogean. Besterik gabe, amaitu da gaurkoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario