Ikastetxe honetako, programa edo ikas prozesuari buruzko informazioa ematea egokia iruditzen zait eta ondorengo lerroetan hori azalduko dut modu laburrean.
Ikastetxe honetan ikas prozesua aurrera eramateko, ez dute unitate didaktiko edo proiekturik erabiltzen. Hiruhilabete bakoitzean, ipuin bat ardatz harturik, horren bueltan ibiltzen dira. Ipuin horrekin lotura duen kanta ikasi, ipuinaren bertsio ezberdinak irakurri, pertsonaien marrazkiak margotu eta izenak ikasi... eta amaieran, beste gelakoen aurrean, antzeztea da helburua.
Ipuinaz gain, beste zenbait abesti eta ipuin ere lantzen dituzte hiruhilabete bakoitzean. Txokoei dagokienez, margotegiko txokoan esaterako, material ezberdina ateratzen joaten da irakaslea (kola barra, puntzoiak...), antzerki txokoan, pixkanaka aurre idazketa eta aurre irakurketa lantzen dute, eraikuntzen txokoan, puzzle zailago edo handiagoak gehitzen joaten dira eta etxe txokoa bere horretan mantentzen dute, txoko honetan jolas sinbolikoa lantzea delako helburua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario