sábado, 5 de noviembre de 2011

2. hausnarketa

Bigarren astea ere amaitu da eta beste hausnarketa txiki bat egitea gustatuko litzaidake. Astea motza izan arren, oso aberatsa eta baliagarria izan da formakuntza profesionalerako. Haurrekin eta irakaslearekin konfidantza osoa daukat jada eta geroz eta integratuago sentitzen naiz taldean.
Bi aste soilik igaro dira eta haur batzuengan izugarrizko garapena somatu dut egun hauetan. Lehenengo egunean, atzerritarretako batzuek euskaraz ez zuten hitzik ere egiten eta orain zerbait esaten dute euskaraz. Beti ixilik egoten den haur hori ere hasi da pixkanaka hitz egiten, atzo, kolektibako garaian irakasleak insistitu gabe, bere kasa esan zuen "hemen nago", irakaslea eta biok harrituta geratu ginen.
Beste haur bat ere ari da pixkanaka, ulertzeko moduan hitz egiten. Lehenengo egunean, ez nion ezer ere ulertzen eta orain ulertzeko moduko hitz batzuk behintzat esaten ditu.
Atzo irakasleari nire susmo hauen berri eman nion eta bera ere konturatu zela esan zidan. Praktikaldia bukatzen denerako, garapen hauek oraindik ere nabarmenagoak izango direla iruditzen zait, ea ez naizen okertzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario