Astelehenari kolektibarekin eman diogu hasiera, ondoren haurrek ekarritako jostailuak aztertu eta "Ibonen ametsa" ipuina irakurri du irakasleak. Ipuinen txandari amaiera emateko haur batek irakurri du Txanagorritxuren ipuina. Hori bukatzean txokoetan ibili dira eta eguraldi txarra egiten duenez, jolas ordua murriztearren gelan gailetak jan eta zumoa edan dugu. Atarira jaitsi eta handik bueltan, jangelakoek mantalak jantzi eta bazkaltzera! Gaurko goiza nahiko lasaia izan da eta ez da gertaera aipagarririk gertatu.
Arratsaldean, astelehena denez, ingelerako irakasle etorri da. Lehenengo, cd-a jarri eta abestu egin dugu, ondoren "Klaun pailazoa" ipuina irakurri du. Ipuinaren ostean, txokoetan ibili eta atarira jaitsi gara. Ataritik bueltan, beste gelakoak bideo bat ikusten ari ziren eta bertara sartu gara azken 10minutuak pasatzera. Ordua iristean txamarrak jantzi eta etxera.
Ingelerako irakaslea etortzen denean, haurrak ezberdin portatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario