Praktiketako azken aurreko eguna ere jada amaitu da. Goiza hasteko, betiko moduan, kolektiba landu, ipuinak irakurri eta haurrek ekarritako jostailuak ikusi ditugu. Ondoren haurrak txokoetara joan dira eta ni, gabonetan etxera eraman behar dituzten karpetak moldatzen aritu naiz. Gaileta jan ostean atarira jaitsi gara, atarian ginela haur batek pixa egin du eta gora igo naiz haurrari prakak aldatzera. Ataritik bueltan, gaur goizago igo garenez, haurrek marrazki bana egin didate bihar emateko. 12ak heltzean, trenean jarri eta bazkaltzera!
Arratsaldean, ostegunero legez, boletara joan gara. Bertan jolasean ibili ondoren, eguraldi ona egiten zuenez, atarira jaitsi gara azken 20 minutuetan. Ataritik gora igo, txamarrak jantzi eta etxera! Bihar azken eguna, hau da tristura!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario