Gaurko eguna ere kolektibarekin hasi dugu, gaurko arduradunak ez du euskara menperatzen eta gelan ere ez du atentzio askorik jartzen, beraz irakasleak eta nik normalean baino gehiago lagundu behar izan diogu. Irakasleak "kangurutxo"ren ipuina irakurri du eta haurrek ekarritako jostailuak ikusi ostean txokoen txanda iritsi da. Behin baino gehiagotan aipatu izan dut haur bat beti atentzioa deitu nahiean ibiltzen dela eta gelako dinamika apurtzen duela sarritan. Aste honetan, haur hau lasaiago ikusi dugu eta euskara asko ikasten ari dela ohartu gara irakaslea eta biok.
Txokoetan ibili ondoren, gaileta jan eta atarira jaitsi gara. Atarian geundela, lehen aipatutako haur horren gurasoak etorri dira irakaslearekin hitz egin nahi zutela esanez. Kasualidadez, irakasleak goran zeuden eta bakarrik nengoenez esan diet laster etorriko dela irakaslea. Une horretan, ez dakit zergatik baina nahiko urduri jarri naiz. Handik pixka batera jaitsi da irakaslea eta gurasoek berarekin hitz egin ostean alde egin dute. Irakasleak esan dit, haurragatik galdetu diotela, ea hobeto dabilen edo berdin jarraitzen ote duen. Irakasleak lehen aipatu dudana esan die, hau da, pixka bat lasaiago ikusten duela.
Jolas ordua amaitzean, gora igo eta argazki bat atera dugu haur guztiak, irakasleak eta nik.
Arratsaldean, entzuketak, "ratapon urtxintxa" ipuina irakurri eta txokoetan ibili dira haurrak. Ipuin hori ere ikastetxean bertan egindakoa da. Txokoen ondoren atarira jaitsi gara eta handik bueltan txamarrak jantzi eta etxera!
Aste hau ere oso azkar pasatzen ari zait eta ohartzerako bukatuko zaigu pagotxa!! Bi egun soilik...
No hay comentarios:
Publicar un comentario