Azken asteartea ere amaitu da. Goizean lehenengo kolektiba landu dugu; arduradunak egokitzen zaizkion lanak egin ditu, haurrek ekarritako jostailuak ikusi ditugu eta ipuin bat irakurri dugu. Kolektiba amaitzean, txokoen garaia heldu da eta hauek amaitzean gaileta jan eta psikomotrizitateko gelara jaitsi gara. Bertan lehenengo arauak gogoratu, horma bota eta jolasari ekin diote haurrek. Gaur ere haserreren bat edo beste gertatu da, batek bestearen etxea apurtu duela, besteak bultza egin diola... Jolas egin ondoren dena jaso dugu eta haurrak lasaitzeko ipuin bat irakurri du irakasleak. Horrelaxe amaitu dugu gaurko goiza.
Arratsaldean unibertsitatera joan beharra daukat (baimena eskatuta daukat eta ez da arazorik egon), beraz eskolako gaurko eguna bukatu da niretzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario