jueves, 17 de noviembre de 2011

Osteguna

Gaurko eguna ere nahiko lasai joan da orokorrean; kolektiban, betiko haurrekin haserreren bat edo beste izan da baina orokorrean nahiko ondo egon dira haurrak.
Arduradunak bere egitekoak egin ditu eta ondoren haurrek ekarritako bi ipuin irakurri eta ikusi ditugu. Ipuinen ostean, txokoen txanda iritsi da, gaur beste talde batek margotu ditu karpetak. Talde batean (tximeletak) lau haur daude eta horietako bik aspaldian asko huts egiten dute, beraz taldean bi haur soilik gelditzen dira eta jolaserako aukera handirik ere ez dute izaten. Gaur etxe txokoan jolastea egokitzen zitzaien eta bi bakarrik zeudenez, berehala aspertu dira, beraz irakasleak esan die nahi badute margotegira joateko.
Txokoen ondoren gaileta jan eta atarira jaitsi gara. Ataritik bueltan, denbora genuenez, Txanagorritxoren ipuina kontatu eta abesti batzuk abestu ditugu. Abestu ondoren, bazkaltzera!
Arratsaldean, ostegun arratsaldetan egin ohi duten moduan, entzuketak egin ondoren "bola gelara" joan gara. Bertan gustura ibili dira haurrak jolasean, ohikoa den moduan haserreren bat edo beste egon da baina ezer larririk ez. Saioaren amaieran, "Pirritx eta Porrotx, jolasean" bideoaren zati txiki bat ikusi dugu eta gelara jaitsi gara. Jertseak eta txamarrak jantzi ondoren, behera jaitsi gara gurasoengana batzuk eta autobusera besteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario