sábado, 19 de noviembre de 2011

Laugarren astea ere amaitu da!

Konturatzerako lau aste igaro dira praktiketan. Lau aste hauetan izugarri ikasi dut eta haur gehienek ere izugarrizko garapena izan dutela ikusi dut.
Batzuek, gelako ikasle guztien izenak identifikatzen dakite eta hori aste hauetan egin duten aurrerapausua izan da. Pixkanaka euren izena idazten ere hasi dira, batek jada ikasi du guk ulertzeko moduan idazten bere izena. Beste batzuei gehiago kostatzen ari zaie, baina horiek ere laster ikasiko dute!
Lau astetan hainbeste gauza ikasi badituzte, hemendik bi hilabetera joanez gero izugarrizko garapena ikusiko genuke haurrengan.
Antzerkia egitearena ere gauza berria da eurentzako eta 3. hiruhilabeteko antzerkia egiten dutenerako, benetako artistak bihurtuko dira!
Irakasleon poztasun eta motibazio iturri dira haurren garapen hauen lekuko izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario