Gaur ostirala, 9tatik 10etara 2 urtekoen gelan egon naiz, bertako irakasleari laguntzen. 2 urtekoekin bi irakasle egoten dira, baina bat gaixo dagoenez ezin izan da etorri. Beraz, eguneko lehenengo ordua bertan igaro dut. Gelara sartzen direnean, jolas librea egiten dute eta ondoren atarira atera gara, ni egon naizen gelakoak eta beste gelakoak. 2 urtekoek jolas ordua; 3,4 eta 5 urtekoen aurretik edukitzen dute; haur guztiak jolas tokian ez juntatzeagatik.
Beste eraikinetik (LHtik) beste irakasle bat etorri denean, ni nire gelara igo naiz. Haurrak txokoetan zebiltzan, falta ziren azken karpetak egiten ari ziren batzuk eta ni karpetetan tenperarekin izenak idazten hasi naiz. Txokoak bukatu ostean, sagarrak jan ditugu eta atarira jaitsi gara. Ataritik bueltan, abesti batzuk abestu ditugu eta bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, lehenengo aldiz, Txanagorritxuren antzerkia ensaiatu zuten haurrek. Irakasleak aukeratu zituen sei haur, ipuina hoberen dakitenak, eta sei horiek gelako beste haurren aurrean egin zuten antzerkia. Hasieran pixka bat lotsatu ziren, baina lehenengo aldia izateko nahiko ongi egin zuten. Antzerkiaren ondoren, aldameneko gelakoekin batera bideoa ikustera joan giñen, "Hartz Txiki"rena. Bideoa amaitzean, atarira jaitsi ginen eta handik bueltan mantalak poltsetan sartu eta etxera!
Aste hau konturatzerako amaitu da eta datorren astea azkenekoa dela pentsatze hutsak tristura eragiten dit.
No hay comentarios:
Publicar un comentario