lunes, 14 de noviembre de 2011

Gertaera erabakigarria 2

Gelan bada haur bat (“Pello”) beti beste guztiak jotzen aritzen dena. Denei jotzeko joera du, baina ikasle batengan izugarrizko fijazioa du (“Juakintxo”) eta ez du bakean uzten. Irakasleak edo nik buelta eman orduko, alboan duena astintzen du.
            Pello gelako zaharrenetarikoa da eta askotan, jolas orduetan 4 urtekoekin ibiltzen da jolasean. Juakintxo berriz, gelako gazteena da, txikia da eta negar erreza duen haurra da. Goizetan gelara sartzea ere kostatzen zaio batzuetan, anaia biki bat du eta hari ere izugarri kostatzen omen zaio gurasoengandik bereiztea. Aurreko urtean bi anaiak gela berean egon ziren, baina egun guztia elkarrekin pasatzen zutenez, aurten gela ezberdinetan jartzea pentsatu dute, bakoitza bere identitatea eraikitzen joateko.
            Asteartean, psikomotrizitateko saioan, Juakintxo blokeen artean zebilen gustura jolasean. Pello hara hurbildu zen eta ni konturatzerako (gelan bakarrik bainengoen) Pellok Juakintxoren burua hanka artean estututa zeukan. Pello zigortuta egon zen, baina ez zion askorako balio izan; izan ere, handik gutxira Juakintxori ostikoka aurkitu nuen. Nahiz eta irakasleak errieta egin edo zigortu, haur honen jarrera ez da aldatzen.
            Gelan haurrak taldeetan banatuta daude (elefanteak, behiak, tximeletak eta baleak) eta Juakintxo eta Pello talde berean daude. Nire galdera honakoa da: ez al da hobe bi haur horiek talde ezberdinetan jartzea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario