Gaur ez dakit zer gertatu den edo zein den arrazoia, baina gelako haur gehienak nahiko aztoratuta eta errebelde etorri dira eskolara. Normalean txintxo eta apal ikusi ditudan haurrak ere, gaur nahiko aztoratuta zeuden. Lanbide honetan, ezin da jakin zer nolako eguna izango duzun aurretik.
Hala ere, egunero bezala, kolektibarekin hasi gara, ondoren "Txanogorritxo"ren ipuina kontatu du irakasleak haurren laguntzarekin eta Txanagorritxoren antzerkia egiten hasteko materiala erakutsi diegu haurrei (zapiak, eskopeta, saskia...). Txokoetan ibili ostean, haurrek zeukaten energia guzti hori agortzeko, asteartea denez, psikomotrizitatea gela joan gara. Bertan, saltoka, etxeak egiten, zapiekin jolasten... ibili ostean, ipuin bat irakurri eta gelara igo gara bazkaltzera joateko.
Arratsaldean, orokorrean, goizean baino lasaiago etorri dira haur gehienak. Lehenengo entzuketak egin ditugu eta abesti batzuk abestu. Orain, bakoitza bere izena eta lagunen izenak identifikatzen ikasten ari dira, beraz izenekin lotutako jolas txiki bat egin dugu. Haur gutxi batzuek gelakide guztien izenak identifikatzen dakite, besteek euren izena ongi identifikatzen dute eta beste batzuek euren izena ere oraindik ez dute identifikatzen.
Jolas hori amaitzean txokoetara joan dira; eta ondoren atarira jaitsi gara. Ataritik igotzean, oharrak banatu ditugu eta etxera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario