Ikastetxean IKTak duen garrantziaz eta erabilpenaz informatzeko ikastetxeko IKTko arduradunarekin eta 5 urtekoen irakasle batekin egon naiz. IKTko arduradunak, proiektuei buruzko informazioa eman zidan eta irakasleak ordenagailu eta teknologien erabilpenaz hitz egin zidan.
Ni hiru urtekoekin ari naiz praktikak egiten eta haur hauek egia esan, IKTarekin ez daukate lotura handiegirik. Ikasgelan ez daukate ordenagailurik eta aparailu teknologikoei dagokienez, musika aparailua eta DVDa soilik erabiltzen dituzte; gainera, aparailu hauek irakasleak maneiatzen ditu. Ordenagailurik ez edukitzearen arrazoia, baliabide falta dela adierazi didaten.
IKTko arduradunak adierazi zidan, IKTko bi proiektutan parte hartzen dutela: Eskola 2.0 eta Madurez Tecnológico delakoan. Azken honek, ikastetxearen maila teknologikoa adierazten du, guztira 5 nibel daude eta irakasleen perfilean 3. Irakasleen perfila kontrolatzeko; lehen, ikastetxean bertan egiten zituzten frogak eta nahiko teorikoak izaten omen ziren; orain berriz, Berritzaguneetan egingo dira eta praktikoagoak izango dira.
Interneten plataforma bat daukatela adierazi zuen, eta horren bidez, 5. eta 6. mailako ikasle guztiek, irakasle guztiek eta interesa duten gurasoek korreoko kontu bat daukate informazioa jasotzeko.
Proiektu telematikoei buruz galdetzean, inongo proiektuetan ez dutela parte hartzen esan zuen. Beste hainbat kontutan sartuta daudelako eta irakasleek ere ez dutelako interes berezirik azaldu.
Irakasleen prestakuntzari dagokionez, azaldu zuen Moodle plataforma dutela eta bertan prestakuntzarako ikastaro bat badagoela, batez ere autoformakuntzarako. Horrez gain, hiruhilabete bakoitzean 2 ordu eskaintzen dizkiote IKTko prestakuntzari. Arduradunarekin egon nintzen egun horretantxe, IKTko saioa eman behar zien berak Haur Hezkuntzako irakasleei, dokumentuak digitalizatzen erakusteko.
Ordenagailuak geletan 5 urtetik aurrerako haurrek dituztenez, bertako irakasleari galderak egitea egokia iruditu zitzaidan. 5 urteko geletako ordenagailuak, beraiek erositakoak omen dira, departamentuak ez omen du baliabiderik eskaintzen. Ordenagailu hauek duela bi urte jarri zituzten.
Ordenagailu hauez gain, Haur Hezkuntza guztirako arbel digital bat dute, baina oraindik ez diote erabilpenik eman, irakasleak horretan formatzen ari baitira. Programei dagokienez, J-KLIK (jolasak), ipuinak (youtube-ren bidez) eta Urtxintxako materiala erabiltzen dute. Internet erabiltzen dute eta irakasleak aipatu zuen oso baliagarria suertatzen zaiela; informazioa bilatzeko, irudiak aurkitzeko…
Hizki txokoan kokatuta dago ordenagailua eta eguneroko dinamiketan integratuta dagoela adierazi zuen irakasleak. Orokorrean, teknologiak ez omen dituzte sormena lantzeko erabiltzen.
Bideoa, gaiarekin bat datozen pelikulak ikusteko erabiltzen dute (hau 3 urtekoek ere bai), horretarako gela bat daukate pantaila handi eta kainoiarekin.
Ordenagailua lanerako tresna moduan daukate, jolasak didaktikoak dira eta ez dute arazorik ikusten. Guraso batzuk kezkatzen omen dira gai honekin, beste batzuk berriz, batez ere etxean ordenagailurik ez daukatenak, eskertzen omen dute. Aholkuak eskatzen dituztela esan zuen irakasleak, etxean ordenagailua nola, noiz eta zertarako erabili behar duten galdetzen omen diete gurasoek.
Etxean ordenagailua dutenen eta ez dutenen artean ezberdintasunik ikusten ote zuen galdetu nion eta berak orokorrean ezetz erantzun zidan. Hori bakoitzaren gaitasunen araberakoa izaten omen da.
Irakasleak, lehen aipatu bezala, hiruhilabete bakoitzean 2 ordu soilik eskaintzen diote IKTko prestakuntzari. Lan gehiena euren kabuz egin behar izaten dutela adierazi zuen eta askotan denborarik gabe ibiltzen direla.
Jarraian, irakasleak ordenagailuen erabilpenari buruz eman zidan hiruhilabete bakoitzeko programazio txiki bat ageri da.
1. HIRUHILABETEA (5 urte)
Ordenagailua:
Jarduerak:
· Lagunen izenak zerrendatu.
· Mutilak eta neskak bereizi.
· Beste geletako lagunen izenak idatzi.
· Oharrak idatzi: gailetak eta fruta ekartzeko.
Hausnarketak/ebaluazioa:
· Ordenagailuko hiztegia (xagua, pantaila, inprimatu, ezabatu, tartekatu…) euskaraz landu behar da.
· “Arial” letra mota erabili.
· Idazten hasi dira. Gehienek ez dute etxean ordenagailua idazteko erabiltzen, jolasteko baizik.
Edukiak:
· Piztu/itzali.
· Paintaila.
· Xagua.
· Separadorea.
· Ezabatzeko tekla.
· Kurtsorea.
Irakasleen eskuarmena:
· Haurrek ordenagailuan idatzi behar duela erabakitzen duenean, zer idatzi nahi duen galdetuko diogu eta ekintzaren helburua erabakitzen lagunduko diogu: Izenak… norenak?... zenbat? …ze koloretan? Ze tamainatan?...
2.HIRUHILABETEA
Jarduerak:
· J-KLIK-eko jarduerak: ezberdintasunak eta puzzleak, animalien izenak, klaseko gauzak, blokeak.
· Eskutitzak.
· Bestelakoak: xango (Urtxintxa).
3.HIRUHILABETEA
Jarduerak:
· Hizki xehearen grafia landu.
· Menu orriaren moldaketa.
Hausnarketa/balorazioa:
· Hizki xehea erabiltzeak haur batzuen prozesua moteltzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario