lunes, 14 de noviembre de 2011

Gertaera erabakigarria 1

Kasuren batean edo bestean aipatu izan dut gelan isil-isilik egoten den haur bat dagoela. Gelan, kolektibetan, abestiak eta ipuinak kontatzerakoan ez du hitzik ere egiten eta beste haur gehienek abesten duten bitartean bera isilik egoten da. Egunero zerrenda pasatzen dutenean, haurrek euren izena entzutean “hemen nago” esan behar daukate. Haur honek ez du ezer ere esaten, irakaslea saiatzen da, baina alferrik izaten da. Txokoetan ibiltzerako garaian, orokorrean jolas egiten du, baina ez izugarri. Arratsaldeetan, gainera, ez da eskolara etortzen siesta egiten baitu.
            Jolas orduetan, beti txoko berdinean egoten da batere jolas egin gabe eta bakar bakarrik. Behin baino gehiagotan, ikusi dut bere buruarekin hizketan. Bere amak dio, etxean ez dela isildu ere egiten eta eskolan ikasitako ipuinak kontatu eta abestiak abesten dituela.
            Nire galdera honakoa da: irakasleak jolas orduetan jolas egitera bultzatu edo zerbait esan beharko al lioke haur honi? Eta kolektibetan “hemen nago” esatea behartu beharko luke?

No hay comentarios:

Publicar un comentario