Astea, betiko moduan hasi dugu, kolektibarekin. Gaurko arduraduna, gelako zerrenda pasatzen ari zela egin duen komentarioarekin harrituta gelditu naiz.
Gelakide baten izenak, bi s ditu segidan (ss) eta izen hori tokatu denean, arduradunak esan du atzo kotxe batean ikusi zuela "ss" idatzita, alegia, matrikulan. Harrigarria iruditu zait haurrek nola ikasten duten eta ze erlazio egiten dituzten.
Gainerakoan ez da beste ezer berezirik gertatu. Gaur "hiru txerritxoen" ipuina irakurri du irakasleak eta ondoren txokoetara joan dira. Gailetaren ostean atarira eta bueltan abesti batzuk abestu ditugu eta bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, astelehenero legez, beste irakaslea etorri da. Entzuketak egin ditugu, ipuin bat irakurri du eta haurrak txokoetara joan dira. Ondoren, atarira jaitsi eta bueltan abesti bat abestu eta etxera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario