viernes, 11 de noviembre de 2011

3. astea ere amaituta!

Ohartzerako, praktiketako 3. asteko azken eguna ere amaitu da. Gaur, ez da ezer aipagarririk gertatu gelan, eguneroko martxan jarraitu dugu eta atzo aipatu nuen Mariak ere ez du hain egun txarra eduki (hala ere, bere jarrera ez da egokiena izan).
Goiza kolektibarekin hasi dugu, ondoren ipuin berri bat "Ratapon urtxintxa" irakurri du irakasleak eta haurrak oso gustura egon dira ipuina entzuten. Ipuinaren ostean, abesti batzuk abestu eta txokoetara joan dira haurrak; antzerki txokoan, antzeztokia aipantzen amaitzen ari gara. Marrazketa txokoan, hosto batzuen marraziak jarri ditu irakasleak haurrek margotu ditzaten. Irakasleak aipatu didanez, Amara Berri sisteman ez dute horrelako materialik erabiltzen, haurren imaginazioa lantzen baitute, baina irakasleari tarteka egindako marrazkiak ematea haurrek margotu ditzaten egokia iruditzen zaio.
Gaur hamaiketakoan ez ditugu gailetak jan, sagarrak baizik. Tarteka, gaileten ordez, haurrei fruta ekartzeko eskatzen diote eta gaur sagarrak jan ditugu. Sagarrak jan ondoren atarira jaitsi gara, bertan jolasean ibili, gelara igo, abestu eta bazkaltzera.
Arratsaldean, kolektiba landu, bideoa ikusi eta atarira jaitsi gara. Horrelaxe amaitu da astea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario