jueves, 10 de noviembre de 2011

Astea bukatzen!

Gaur aipatu nahiko nuken gertaera, haur nigeriarrarena da. Beti protagonismo bila aritzen den haur hori (Maria deituko diot).
Askotan aipatu izan dut gelako dinamiketan murgiltzea eta batez ere eserita egon behar denean eserita egotea asko kostatzen zaiola. Goizean, gelara sartu orduko korrika hasten da gelaren alde batetik bestera, beste haur guztiak berriz (orokorrean) iritsi eta eserita jartzen dira lurrean kolektibari hasiera emateko. Irakasleak eta nik Mariari behin eta berriz errepikatu behar izaten diogu esertzeko, baina berak ez du jaramonik ere egiten.
Kolektiba lantzen ari ginela, Maria oraindik eseri gabe zegoen, hasieran irakasleak jaramonik ez egitea pentsatu du, baina ondoren gelako banku batean jolasean zebilela bankua bota du eta izugarrizko zarata atera du. Horren aurrean, irakasleak Maria hartu eta gelatik atera du. Handik pixka batera berriro sartu da gelan eta ipuin eta txokoekin eman diogu jarraipena egunari.
Jolas ordua amaitzen den guztietan, beti bera izaten da azkena eskolara sartzen eta gaur ere halaxe izan da. Gelara igo garenean, irakaslea txanagorritxuren beste ipuin bat kontatzen hasi da eta berehala Maria zarata ateratzen eta mugitzen hasi da. Irakasleak Maria hartu eta berriro kanpora atera du, ipuina kontatzen jarraitu du eta Maria atearik ostikoka hasi da, haur guztien arreta bereganatuz. Hori ikustean, ni atera naiz kanpora Maria lasaitzeko asmoz, baina nire ahaleginak alferrikakoak izan dira. Berarekin hitz egiten eta geldi egon zedin saiatzen nintzen, baina bera alde batera eta bestera zebilen niri jaramonik egin gabe. Denbora pixka bat egon naiz berarekin eta ondoren barrura sartu gara; besteak korro batean jarrita dantzan ari ziren eta nik Mariari eskua eman eta dantzan sartzeko asmoa nuen, baina Mariak ez zidan eskua eman nahi, errieta egin diodalako edo ez dakit. Hori ikustean, irakasleak niri eskua emateko esan dio eta berak ezetz, ondorioz korrotik kanpo utzi du eta negarrez hasi da.
Goiza amaitzean, beste irakasleekin elkartu gara eta irakasleak zioen ez dakiela zer egin edo nola jokatu Mariarekin. Bere gurasoekin hitz egin edo zer egin. Egia esan, oso ume zaila da eta ez du gelako programa edo dinamika aurrera eramaten uzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario