miércoles, 9 de noviembre de 2011

Asteazkena

Gaurko eguna orokorrean, besteen antzekoa izan da. Goizean; kolektiba landu, ipuinak, txokoak, jolas ordua, abesti bat eta bazkaltzera. Arratsaldean berriz; cd-a jarri gabe haurrek eurek bakarrik abestu dituzte abestiak, ondoren irakaslean ipuin bat kontatu du, txokoetan ibili ostean atarira jaitsi gara, ataritik bueltan txamarrak jantzi eta etxera.
Baina aipatu nahiko nuken gertaera bat kontatu nahiko nuke. Goizean haurrak txokoetan zebiltzan bitartean, haur bat (aurretik aipatu izan dudana, protagonismoa bilatzen duena) berari egokitzen ez zitzaion beste txoko bateko materiala hartu eta lekuz kanpo zebilen. Hori ikustean, berarengana joan naiz eta eskuan zeukana bere lekuan utzi eta zegokion txokora joateko esan diot. Berak, eskuan zuen "rodillo" antzeko batekin jo egin nau indar guztiarekin (behatzean koxkor txiki bat atera zait, ez da golpe sinple bat izan), hori ez dela egiten esan diot, haserretu egin naizela eta barkamena eskatzeko. Berak berean jarraitu du eta ez dit jaramonik ere egin; irakaslea enteratu denean, berak ere barkamena eskatzeko esan dio eta bronka bota dio. Hala ere, ez du jarrera aldatu. Handik pixka batera etorri zait barkamena eske eta ondoren beti bezala jokatu du nirekin.
Haur honi izugarri kostatzen ari zaio eskolako dinamikak jarraitzea eta entzun dudanez etxeko egoerak ere ez dio asko laguntzen. Arratsaldeetan, eskolatik ateratzean beti negarrez joaten da autobusera eta gaur ere halaxe izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario