Gaur, 10:30ak arte beste egun bat bezala izan da (kolektiba, ipuina, txokoak), baina 10:30ak iristean, astearteetan egin ohi duten modua psikomotrizitate gelara joan gara. Psikomotrizitateko nire lehenengo saioa izan da, aurreko bi astearteak jai egunak tokatu baitira. Banuen psikomotrizitateko saioa ikusteko gogoa!(Argazkien atalean daude gelako eta saioko argazki batzuk).
Haurrak gelaren sarreran dauden bankuetan jarri eta zapatilak kendu dituzte, ondoren arauak gogoratu dituzte eta horma botatzeko prest jarri dira. Irakasleak "bat, bi eta hiru" esatean, haur guztiak korrika joan dira horma botatzera. Ondoren, blokeekin, koltxonetan, espalderetan... ibili dira haurrak. Une batean bakarrik geratu naiz eta haurretako bat beste lagunak jo eta jo ari zenez, azkenean, bankuan esertzeko esan diot pixka bat lasaitu arte. Haur hau, aspaldian horrela dabil eta jangelatik ere abisua pasatu dute.
Denbora pixka bat igaro ostean, haur batek ohialak eskatu ditu eta atzetik etorri dira gainontzeko guztiak ere. Neska gehienak "printzesa" izan nahi zuten eta mutilek berriz "superman".Garbi ikusten da, oraindik ere, haurrek txiki txikitatik zer nolako rolak ezartzen dituzten. 5 minutu falta zirenean, irakasleak abisatu egin die eta denbora hori agortzean, dena jasotzen hasi gara. Dena jaso eta horma berriro eraiki ondoren, bakoitzak bere zapatilak jantzi eta pixka bat lasaitzeko ipuin bat ikusi dute.
Psikomotrizitateko saioa amaitzean; gora igo, txamarra jantzi eta bazkaltzera!
Arratsaldean, lehenengo cd-a jarri eta entzuketak egin ditugu. Ondoren, irakasleak pare bat ipuin kontatu eta txokoetan jolastera joan dira haurrak. Gaur, antzerki txokoan, puntzoiarekin hostoak ebaki dituzte, antzeztokiaren atzeko panela apaintzen jarraitzeko. Panel hau amaitzean, jarriko dut bertako argazki bat.
Txokoen ostean, atarira jaitsi eta bertatik igotzean etxera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario