viernes, 28 de octubre de 2011

Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala!

Gaurko eguna ere kolektibarekin hasi dugu. Kolektiba amaitzean, haurrek ekarri dituzten ipuinak ikusi ditugu. Ipuin horietako bat, animaliei buruzkoa zen eta animalia ezberdinak izendatzen joan diren heinean, animalia horrekin lotura duen eta aurretik dakiten abesti bat kantatu dute.
Ipuinen ostean, arduradunak bakoitza bere txokora joateko agindua eman du. Gaur beste gelako ikasle baten urtebetetzea zenez, 3 urteko guztiak (3 gela) ikasle horren ikaslgelan elkartu gara. Denen artean abestu, berak kandelak itzali eta ikaskideei pastak banatu dizkie.
Ospakizunen ondotik, atarira jaitsi gara. Atarian geundela, gure gelako ikasle batek pixa egin du galtzetan eta une horretan irakaslea ez zegoenez neronek gora igo eta aldatu dut arropaz.
Jolas ordua amaitzean, gelara igo, hainbat abesti kantatu eta bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, lehenengo irakasleak haur batek ekarritako ipuin bat eta berak prestatuta zeukan beste bat ("Kangurutxo") irakurri ditu. Ipuinen tartea amaitzean, ostiraletan egiten duten legez, txoko librearen garaia iritsi da. Haur bakoitzak nahi zuen txokoan ibiltzeko aukera. Ondoren, beste gelako haurrak eta gure gelakoak ikusentzunezkoen gelara joan gara Txanogorritxuren bideoan ikustera. Haurrak izugarri gustura egon dira bideoari begira. Bideoa amaitzean, gelara joan, txamarrak jantzi eta etxera! Lau egunetako oporrak! Ondo ondo pasa!!
Praktiketako lehenengo aste hau, oso azkar pasatu zait eta oso gustura ibili naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario