Atzo nire praktiketako lehen egunaren berri eman nizuen, baina ikastetxeari buruzko informaziorik ez nizuen eskaini.
Aurkezpenean azaldu nuen moduan, Ordiziako Urdaneta eskola publikoan ari naiz praktikak burutzen. Urdanetan, Amara Berri sistema erabiltzen dute, sistema hau hala ere, lehen hezkuntzan nabarmenagoa da. Haur hezkuntzan beste ikastetxe askotan erabiltzen duten sistema antzekoa erabiltzen dute. Eguneroko errutina landu, abestiak, kantak eta txokoetan modu antolatu eta itxian ibiltzen dira (hau lehen hezkuntzarako sistemarako prestatzeko da). Txokoetan modu antolatu batean ibiltzen direla esan dut, haur bakoitzari (bakoitzaren animaliaren arabera) txoko batean edo bestean ibiltzea egokitzen zaio. Haur batzuk txoko batetik bestera mugitzen dira, baina irakaslea saiatzen da haurrak euren txokoan mantentzen.
Urdanetan, lehen hezkuntza eta haur hezkuntza eraikin ezberdinetan banatuta daude. Zerbitzuei dagokienez; autobus zerbitzua, jangela, goizetako eta arratsaldeetako zaintza eskaintzen dute. Eskolako web orria ere badute eta bertan informazio ugari eta zehatza dago.
Bihar bigarren eguna!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario