lunes, 28 de noviembre de 2011

Azken hausnarketa

            Hilabete praktiketan igaro ondoren, azken hausnarketa bat egitea gustatuko litzaidake. Harrigarria da hiru urteko haurrek hilabete batean zenbat gauza ikasten dituzten eta izaten duten garapena ikustea.
            Haur batzuek, idazketan eta letren identifikazioan izan dute garapena. Beste batzuek berriz, gelako dinamikekiko jarreretan izan dute hobekuntza. Garbi ikusi dut, haur bakoitzak bere erritmoa duela, eta haur bati, bere izena nola idazten den erakusten diozun bitartean, beste bati egoki esertzen erakutsi behar diozula.
            Hasieratik ohartu nintzen haurren arteko ezberdintasun horietaz eta aipatu izan dudan moduan, ezberdintasun horiek batez ere bertako haurren eta etorkinen artean ematen dira. Hau oso normala dela iruditzen zait, izan ere, etorkinek gainditu beharreko erroka gehiago baitituzte, aipagarriena hizkuntza delarik.
            Ogibide honen alde positiboetako bat, egunero zure lanaren emaitza ikustea dela esango nuke. Haurrek zer nolako garapena duten eta ikasten duten hori ikusteak, zure lana ongi egiten ari zarela erakusten du eta horrek indar handia eragiten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario