- Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuena?
Oso zaila egiten zait, gehien gustatu zaidana eta gutxien gustatu zaidana zer izan den esatea. Gustatu zaizkidan gauza ugari daude: irakasleak erakusteko eta ipuinak irakurtzeko duen modua, haurrekin duen harremana... ikasleen aldetik, egin didaten ongi etorria eta betidanik ezagutuko banindute bezala jokatu dutela izan dira. Horrek izugarri laguntzen du ikasgelako egunerokotasunean murgiltzeko. Gutxien gustatu zaidana aipatzea zaila egiten zait. Baina zerbait aipatzekotan, iruditzen zait jolas orduetan haur gehiegi elkartzen direla atarian. 3, 4 eta 5 urteko haur guztiak elkartzen dira, adin bakoitzerako atariaren zati bat hartuta daukate gutxi gora behera, baina oso zaila izaten da hainbeste haurren artean zure haurrak kontrolatzea. Eguraldi txarra egiten duenean gainera oso zati txikia daukate estalita eta ia ezinezkoa izaten da haur guztiak bertan mantentzea. Baina hori baliabide faltagatik gertatzen da.
· Nola izan dira ikasle eta irakasleekin harremanak? Nola manejatu zara emozionalki bai irakasle eta ikasleekin?
Irakasle eta ikasleekin harremana oso ona izan da. Lehenengo egunetik gelakoa banintz bezala sentiarazi ninduten eta irakaslearen aldetik ere laguntza eta prestutasuna erabatekoa izan da. Tutoreaz gain, ikastetxeko beste irakasleekin ere harremana ona izan da eta beste gela batzuk ikusi eta bertan laguntzen aritzeko aukera ere izan dut.
· Nola moldatu zarete "irakasle berriak" izanik ? Arazoak, abantailak, mugak....ç
Irakasle berri moduan oso gustura sentitu naiz. Gainera, gelako tutorea ondoan edukitzeak babes handia ematen du arazoak edo zalantzak dituzunean. Hasieran, gelako dinamikak ezagutu arte, zalantzak nituen zer puntutaraino esku hartu ahal nuen, haurrei zenbateraino lagundu behar zaien, irakasleak zer muga jartzen dizkien… jakiteko. Baina, lehenengo bi egunetan egunerokotasunaren nondik norakoak ezagutzen dituzu eta segituan ohartzen zara zure lana zein den.
· Bloga ( egunkaria, argazki, gertaerak, hausnarketa eta abar )...probetxagarria izan dira?
Hasieran blogak beldur pixka bat eman zidan, baina segituan ohitu nintzen erabiltzera eta egia esan egunero lan pixka bat eginez, lan potolo eta polit bat egin dugula iruditzen zait. Etorkizunean erabili dezakegu tresna bat da gainera, bertan urte ezberdinetako esperientziak konpartitzea oso aberasgarria izan daitekeela iruditzen zait.
· Zergatik izan dira hain erakargarriak egin dituzuen praktikak eta zer ikasi duzu?
Praktikak erakargarriak izan dira gelako beste kide bat bezala sentiarazi nautelako eta gelako eguneroko bizitza horretan izugarri ikasten delako. Gela batean oso haur ezberdinak elkartu daitezkeela eta haur bakoitzak gauza ezberdinak behar dituela ohartu naiz. Sarritan entzun izan dugu gurasoekin lan gehiago edukiko dugula haurrekin baino eta horretaz ere jabetu naiz. Beraz, gurasoekin tratuan aritzeko prestatu beharrean gaudela esango nuke. Irakaslearen aldetik ere gauza asko ikasi ditut; arazoak sortzen dituzten haurrekin nola jokatu, gauzak nola erakutsi, ipuinak nola kontatu (ipuinak kontatzeko modua asko gustatu zait, gorputz espresioa, ahotsaren aldaketak…)etab.
· Esperientzia hau bizi ondoren motibazioak eta poza ikusiz oraindik jarraitu nahi duzue irakasle izanik?
No hay comentarios:
Publicar un comentario